Euskadisurfer


Azken udaran ospatu zen Pro Surf Zarautz 2007ko irudia

19-05-08

Zarautzko Surf Elkarteak bere 20. urteaurrena ospatzen du


Elkartearen egoitzaren aurrean (malekoian) jarriko den karpan izango dira jarduerak

Zarautz Pro Surf 2007ko irudiak

Zarauzko Surf Elkarteak (ZSE) bere 20. urteurrena ospatuko du aste honetan taularen kirola ardatz duten ekitaldi egitarau zabal batekin. Elkartearen egoitzaren aurrean (malekoian) jarriko den karpan izango dira jarduerak.

Mikel Landa eta Iban Sanmartin ZSEko presidenteak eta gerenteak, hurrenez hurren, eta Imanol Lasa Udaleko Turismo zinegotziak prentsaurrekoa eskaini zuten ekitaoldien berri emateko. Lasak modu honetan azaldu zuen Turismo Bulegoak urteurrena babestu izana: "ZSE talde indartsua da, herriko surfa goi mailan, puntan jartzea lortu duena. Turismo ikuspuntutik ere, surfak interes ukaezina du. Zarautzen irudia da hondartzarekin batera turismo azoka eta antzeko egitasmoetan, bere bereizgarritasuna. Eskerrak eman behar zaizkio ZSEri kirol hau maila horietara eramaten lagundu izanagatik".

Mikel Landak, berriz, urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak zehaztu eta mundu guztia animatu du parte hartzera eta "surfaren munduan murgiltzera". Iban Sanmartinek, bere aldetik, klubaren historia azaldu eta ZSEren egoitzan egitekoak diren berrikuntza lanen garrantzia azpimarratu du.

Ekitaldi gehienak asteburuan izango dira. Horrela, hilaren 23an, Zarautz Pro Surf WQS lehiaketaren bigarren edizioaren kartela aurkeztuko dute; 17:00etan, berriz, haurrei irekitako jardunaldi surferoa egingo da; 19:00etan, Jon Eizagirre herriko surflariak sustatutako "Smiling surfing in India" ekimena ezagutaraziko dute. Surfaren bidez herrialde pobreei laguntzea du helburu eta hainbat lagun aritu dira elkarlanean dagoeneko.

Larunbata ere interes handiko eguna izango da, herriko surf txapelketaren ospakizunarekin -Ibon Imazen Oroimenezkoa-. Halaber, 12:00etan skate erakustaldia antolatu dute (II. Gaizka Agüesen oroimenezkoa). Arratsaldea sorospenari buruzko hitzaldi batekin (16:00etan) eta Zarauzko surfaren historaren gaineko aurkezpen batekin hasiko da. Iluntze aldera, 21:00etan, elkarteko bazkideek afaria egongo dute, eta ordubete beranduago, lehiaketara aurkeztutako surfeko film lanbur onenak ikusik ahal izango dira. Musika emanaldiak ere izango dira.

Ekitaldiek igandean izango dute jarraipena, herriko surf txapelketarekin eta finalekin. Halaber, lehiaketara aurkeztutako surf argazkiekin osatutako erakusketa zabalduko da, eta tabla retroak ikusi ahal izango dira. 12:00etan, klubak surf eskola berria aurkeztuko du (ZSE eskola), eta 20:00etan lehiaketetako sariak zein herriko surf txapelketari dagozkionak banatuko dira.

Argazki eta film laburren lehiaketetan parte hartu nahi duen edonork maiatzaren 23a arte dauka bere lanak bidaltzeko epea. Oinarriak ZSEren web-orrian aurkitu ahal izango ditu: www.zarauzkosurfelkartea.com. Halaber, ZSEko arduradunek jendea animatu nahi dute tabla retroak uztera, igandeko erakusketan ikusi ahal izan daitezen.

Haurrak

ZSEk harrobia lantzeari eman dion garrantziari jarraiki, haurrek protagonismo berezia izango dute ospakizunetan. Helburuetako bat herriko ikastola

eta ikastetxeetan surfa sustatzea da, eta horretarako zenbait ekimen proposatu ditu klubak: "Locos por el surf " bideoaren emanaldia, marrazkien lehiaketa edota idazlanak, guzti hori surfaren inguruan.

Zortzi eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduerak dira, eta 10:00etatik 12:00etara izango dira, ondorengo egunetan: astelehenan, maiatzak 19 (M Inmaculadako ikasleak), asteartean (La Salle), asteazkenan (ikastola), ostegunan (Antoniano) eta ostiralan (Lizardi/Orokieta). Ikastetxe bakoitzeko 60 ikaslek parte hartuko dute, gehienez, eta denentzat izango dira opariak.

Zarauzko Surf Elkartea 1988an jaio zen Zarauzko hiru surflariren bultzadari esker: Jose Antonio Sansegundo, Alberto de la Maza eta Joseba Iriondo. Lehen urte horietan 100 bazkide izatetik gaur egun 325 izatera pasa da, 2 eta 65 urte bitartekoak.

Urteurrena ospatzeko elkarteak Babygab izan du laguntzaile gisa. Babesleak, berriz, honakoak dira: Turismo Bulegoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia eremu pribatuan, eta Essus, Pukas, Moor, Alp, Coca Cola, Gure Txokoa, Bartolo jatetxea eta GSF empresa arloan. EUROPA PRESS